Eskola Kontseilua berritzeko prozesua abian da. - San Miguel IP - Ikasnova
Eskola Kontseilua berritzeko prozesua abian da. - San Miguel IP
Eskola Kontseilua berritzeko prozesua abian da.
2026/10/05
577/2026 ebazpenak arautzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean dauden Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako eskola kontseiluak hautatzeko, eratzeko, haien zati bat berritzeko eta haietan hutsik dauden tokiak betetzeko jarraibideak
Hori dela eta, zera adierazi nahi dizuegu:
-
Errolda jende aurrean jarriko da ikastetxe barruan.
-
Behin behineko errolda urriaren 5ean argitaratuko dugu eta hiru egun balioduneko epea izanen duzue erreklamazioak aurkezteko.
-
Behin betiko errolda urriaren 9an argitaratuko dugu eta hiru egun balioduneko epea izanen duzue erreklamazioak aurkezteko.
-
Hauteskunde Batzordea (zuzendaria, ikastetxeko irakasle bat eta ikasle baten gurasoa) osatzeko urriaren 15ean goizeko 11:15ean zozketa eginen dugu irakasle gelan.
-
Hautagaitza aurkezteko epea urriaren 19an hasiko da eta urriaren 30ean akituko da eguerdiko 14:00etan.
-
Hautagaitza Hauteskunde Batzordeari igorriko zaio idazkaritzan duzuen idazki baten bidez. Hautagaiak sinatuko du eta NANaren edo agiri baliokidearen fotokia atxikituko du.
-
Eskola kontseiluetako sektoreen ordezkarien hauteskunde eguna Hauteskunde Batzordeak jakinaraziko dizue.
